Esperimentuak argiarekin




1. ESPERIMENTUA: Argia eta gorputzek argiarekiko duten portaera

HELBURUA: Ongi frogatu behar duzue hiru gorputz mota desberdinak daudela argiarekiko portaerari dagokienez (opakoak, gardenak eta zeharrargiak)


Materiala:

  • Eskuargia
  • Objektu gardenak (3)
  • Objektu opakoak (3)
  • Objektu zeharrargiak (3)


Prozedura: Nahi duzuena erabiliko duzue.

ONDORIOAK ATERA



2. ESPERIMENTUA: Argiaren hedapena

HELBURUA: Argia norabide guztietan eta lerro zuzenean hedatzen dela frogatu behar duzue.
Materiala:
  • Kartulina beltza
  • Guraizeak
  • Zeloa
  • Linterna

Prozedura:

1.-Hartu kartulina beltza eta eredua jarraituz ebakidurak egin itzazu.2.-Bi muturrak zeloz erantsi ondoren, oinarri beltz baten gainean koka ezazu.3.-Linterna piztu eta zirkuluaren erdian ipini ezazu.
4.-Gelako argia itzali eta gertatzen dena ondo behatu.


argiaren hedapena.png


ONDORIOAK ATERA


3. ESPERIMENTUA: Argiaren isladapena

HELBURUA: Argia islatzen dela frogatu behar duzue. Islapen-angelua zein den ea ikusteko aukera dugun!

Materiala:

  • Ispilua
  • Guraizeak
  • Kartoi mehe beltza
  • Linterna
  • Angelu graduatzailea
  • Goilara

Prozedura:

1.-Hartu kartulina beltza eta ebakidura estu bat egin beheko aldean (irudian ikusten den bezala)2.- Lerro zuzunean jarri: ispilua zutik, kartulina erdian (ebakidura beheko aldean) eta linterna piztuta beste aldean.3.-Linterna piztuta duzuelarik hasieran perpendikular jarrita, ondoren hainbat angelutatik jarrita gelako argia itzali eta gertatzen dena ondo behatu: argi-izpiei arretaz begiratu nolako angelua duten iristen direnean (eraso-angelua) eta nolakoa irteten denean (islapen-angelua).4.- Ba al dago erlaziorik argiak ispiluan duen eraso-angeluaren eta islapen-angeluaren artean?


argiaren islapena.jpg



ONDORIOAK ATERA


4. ESPERIMENTUA: Argiaren errefrakzioa

HELBURUA: Argia ez dela abiadura berberaz ibiltzen elementu guztietan frogatu behar duzue.

Materiala:
  • Kristal gardenezko edalontzi bat
  • Ura
  • Arkatza
  • Txanpona
  • Gardena ez den ontzi bat


Prozedura:

1.-Hartu edalontzia eta hiru laurdenetan urez bete ezazue.
2.-Sar ezazue arkatza edalontzian eta behatu arretaz gertatzen dena.
3.- Hartu txanpona eta bota ezazue gardena ez den ontzira.
4.- Zoazte atzerantz, poliki-polliki, txanpona zuen begi-bistatik desagertu arte.
5.- Lagunen batek ura ontzira isuriko du

Pentsatzeko galderak:
  • Nola ikusten da arkatza? Zergatik gertatzen da hori?
  • Zeundeten tokitik txanpona ikusten duzue ura ontzira bota ondoren?
  • Txanpona mugitu al da? Zer gertatu ote da?


ONDORIOAK ATERA



5. ESPERIMENTUA: Periskopio bat egin

HELBURUA: Periskopiok ze argiaren propietatea aprobetxatuz baliatzen diren frogatu behar duzue.
Materiala:
  • Kartoi edo kartulina handi bat (zabalera 42 cm, luzera periskopioari eman nahi diozun luzeraren arabera)
  • 2 kartoi tira edo kartulina (zabalera 8 cm, luzera 30 cm)
  • 2 ispilu (luzera 8-10 cm, zabalera 6-8 cm)
  • Arkatza
  • Erregela
  • Zinta eranskorra



Prozedura:argiaren errefrakzioa.jpg



1.-Kartulinan 10cm-tako lau zutabe eta 2cm-tako zirrinda marraztu.
2.-Marraztutako marretatik kartulina tolestu eta moztu 6x6 cm-tako bi leiho, marrazkian bezala.

3.-Kartulinazko bi tirak irudian adierazten den eran banatu. Erantsi bi ispiluak bi zatiluzeenetan.

4.-Tolestu bi tirak marrazkian agertzen den bezala eta 2,5 cm-tako zirrinda ondo erantsi zinta erabiliz.

5.-Osatu dituzun hiruki ispiludun horietako bat kartulinazko kaxa barruan sartu eta zinta eranskorrez tinko lotu.

6.-Kartulinazko kaxa ahozpez jarri eta bigarren hiruki ispiluduna jarri beste aldean eta ondo erantsi.













ONDORIOAK ATERA


6. ESPERIMENTUA: Argiaren deskonposizioa ikusten

HELBURUA: Argi zuria kolore desberdinetan deskonposatzen dela frogatu behar duzue

Materiala:
  • Prisma gardena
  • Argi izpiak ematen dituen materiala: eskuargia, Eguzkiaren argia
  • Paper txuria

Prozedura:
external image 136148_image001.jpg

1. Kontutan hartu esperimento hau egiteko Newtonek egin zuen bezala argi izpiak prismaren bi alde pasatu behar dituela.

2. Lortu behar duzu argi izpi zuzen bat prismaren alde batean sartzea, ondoren, mugitu prisma argia bi aldeetatik pasa dadin,

3. Jar dezakezu paper txuri bat ongi ikusteko koloreak.












7. ESPERIMENTUA: Argiaren deskonposizioa ikusten

external image IMAG0078.jpgexternal image Gra%CC%81fico2.JPG


Newtonek frogatu zuen argi zuria era askotako koloreek osatua zela. Jarrai iezaiezu honako urrats hauei, Newtonek egin zuen bezalako esperientziaren antzeko bat egiteko.


  1. Margotu irakasleak eman dizun zirkulua ostadarraren 7 koloreekin: horia, laranja, gorria, morea, urdin iluna, urdin argia eta berdea (orden honetan)
  2. Zure arkatza erditik sartu, ongi kokatu eta ziba bat balitz belaza jira-biraka jarri, zer gerdatzen da?


bd14710.gif



- Orain txostena idatz ezazue. Horretarako erabil ezazue esperimentuen fitxa. Klik egin eta deskargatu ondoren osatu

- Txosten horren laguntzaz egin duzuen esperimentua ahoz azaltzeko prestatu:

  • Sarrera bat egin, esanez ze helburua duen zuen esperimentua
  • Erabili duzuen materiala azaldu
  • Azaldu prozedura besteen aurrean esperimentua berriro egiten duzuen batera. Oroitu denborazko lokailuak oso garrantzitsuak direla egindako pausuak bata bestearen atzetik ongi azaltzeko.
  • Bukatzeko, ondorioa argi eta garbi azaldu. Ongi azaldu zer frogatu duzuen eta hori zer den.






bd14710.gif
descarga.jpg


Esperimentuen sarrerara itzuli