cooltext679379477.gif





ARGIA
Argia energia mota bat da eta aldaketak eragiteko gai da. Nola hedatzen den, nola hartzen duen parte ikusmenean eta kolorea zergatik hautematen dugun ongi ulertzeko, honako lan hau proposatzen dizuet:

Ikerketaren bidez lortuko duzue informazioa, Interneten dagoen informazioa, liburuetan dagoena eta esperimentatzen lortuko duzue. Lortzen duzuen informazioa irakaslearekin konpartitutako Google Drive batean biltzen joanen zarete.

Hauxe da bilatu behar duzuen informazioa:

  • Argiaren definizioa (zer da)
  • Bizidunontzako duen garrantzia eta zergatik
  • Argiaren hedapena nola egiten den
  • Argiaren jokaera gorputzekin talka egiten duenean: objektu opakoak, gardenak eta zeharrargitsuak
  • Argiaren propietateak: islapena eta errefrakzioa
  • Argiaren iturriak: naturalak eta artifizialak

Hona hemen informazio iturri batzuk:

  • Informazio orokorroa eskuratzeko hona hemen baliabide hau:
















  • Agregako bailabide honetan hainbat informazio eskuratuko duzu ere:



Argia energia modu gisa. Gorputz motak.jpg





  • Gehiago jakiteko bideo hauek ikus ditzakezu:

ARGIAREN ISLAPENA




ARGIAREN DESKONPOSIZIOA




ARGIAREN HEDAPENA




ARGIAREN HEDAPENA
ARGIAREN ERREFRAKZIOA







LEIARRAK




Beste batzuk: Zangotzako ikastolako haurrekkontatutako esperimentuak:





bd14594.gif



Horrez gain, Soinua eta Beroa ere zer diren aztertuko duzue. Beren hedapena eta ezaugarriak. Dakizuenez, Soinuak energia garraiatzen du eta islatzen denean, oihartzuna sortzen da. Intentsitatea, tonua eta tinbrea direa soinuaren hiru ezaugarriak.

Irakurri informazioa eta aurre egin lanari, gehiago ikasteko. Ondoren, esperimentuak egin.



bd14594.gif

BEROA


BEROAREN HEDAPENA

Beroa energia mota bat da, gorputz edo toki batetik bestera pasa daitekeena. Tenperatura handiagoa duen gorputzatik baxuagora duenera hedatzen da. Hedapen hori hiru modutara gerta daiteke:


  1. KONDUKZIOA (EROAPENA)

Tenperatura desberdineko objektuak elkar ukitzen dutela jartzen baditugu, tenperatura handiagoa duen gorputzetik tenperatura apalagoa duen gorputzera pasatuko da beroa. Gorputz beroagoak beroa (energia) ematen dio gorputz hotzagoari, bien tenperatura berdindu arte. Beroen zegoen gorputza hoztu egiten da, eta hotzen zegoena, berotu. Adibidez: eskuak hotz ditugunean, beroagoak dituen beste pertsona batenak ukitzen edo igurtzen baditugu, gureak berotuko dira, bereak pasatzen diguten beroari esker.

Ba dira materialak, kondukzioaren bidez, beros oso errez pasatzen dituztenak, metalak adibidez. Hauei bero-eroaleak deitzen zaie. Beste batzuetatik, berriz, nekez pasatzen da beroa. Hauei bero-isolatzaileak deitzen zaie. Esate baterako: plastikoa.


2. BERO-ERRADIAZIOA

Beroa dagoen gorputz batek beroa igortzen du eta hotzago dagoen beste gorputzetara ailegatzen da, elkar ukitu gabe. Adibidez: Eguzkiak Lurrera bidaltzen duen beroa izpien bidez.


3. KONBEKZIOA

Hedapen modu hau likidotan eta gasetan gertatzen da soilik. Likidoak eta gasak berotzen direnean, dilatatu egiten dira, hau da, bolumena zabaldu eta pisua murriztu egiten zaie eta gora jotzeko joera dute. Berriz, hotzak direnean, pisu handiagoa dutenez, behera jotzen dute, masa beroek utzitako espazioa betetzen dute eta, era horretan, likidoen eta gasen barnean etengabeko mugimenduak, korronteak sortzen dira. Adibidez: gelako berogailua piztuta dagoenean, beroa gelako airera igortzen du eta aire horrek gu berotzen gaitu.



Beroak gainera, aldaketak eragiten dizkie objetuei:

Dilatazioa eta uzkurdura

Beroa materiari eragiten dio eta gorputzen bolumena aldatu egiten da. Dilatazioa da gorputz baten bolumena handiagoa egitea. Gorputz bat berotzen denean, bolumena handiagotzen zaio apur bat, hau da, dilatatu egiten da.
Gorputz bera hozten bada, bolumena murrizten zaio, hau da, uzkurtu egiten da.

Jarraian agertzen diren baliabideetan informazio gehiago lor dezakezu, horrez gain, dauden bideoetan ikus ditzakegun esperimentuetan probatzen da beroak gorputzak dilatatzen dituela, euren bolumena handituz:

  • Elhuyar zientzia taldeak egindako ZerNola web orrian esperiementuak aurki ditzakezu
  • Beroa eta tenperatura. (Barañaingo Alaitz Institutoko web orria)




Solidoen dilatazioa eta uzkurdura:





Gasen dilatazioa eta kontrazioa:






Likidoen dilatazioa:






Metalen dilatazioa:









Beroaren hedapena: Kondukzioa, erradiazioa eta konbekzioa:




bd14594.gif


SOINUA

https://alaitznatura.wikispaces.com/Argia+eta+Soinua




bd14594.gif

Orain arte lan handia egin duzu azpian daude helburu hauekin.

1. Zenbait informazio-iturri kontsultatzea, lortutako emaitzak lotuz; horrez gain, beharrezkoa den informazioa buruz ikasteko, antolatzeko eta lotzeko tekniken garapena sustatzea, eta ikaskuntzako aurrerakuntzaren autoebaluazioa egiteko teknikak garatzea.
2. Argiari buruzko informazioa beregatzea bai liburuetatik, bai egindako esperimentuetatik
3. Beroari buruzko informazioa bereganatzea irakurritako testuetatik
4. Soinuari buruzko informazioa bereganatzea
5. Informazioa eskuratzea eta frogatzea esperimentuen bidez
6. Lortutako informazio guztia antolatzea eta koadernoan eskema eta mapa-kontzeptuen bidez biltzea.
7. Hezkuntza testuinguruan formaltasun eta egituraketa maila desberdinekin eman ohi diren elkarrizketa eta eztabaidetan norberaren ideiak azaltzea, arrazoitzea eta besteenekin alderatzea, egoki hitz eginez eta jarrera positiboa erakutsiz elkarlanerako
8. Koebaluaziorako eta autoebaluaziora-ko zenbait prozedura aplikatzea. Zure lana eta bestelako ikasleena baloratzea eta kritikatzea modu positiboz. Lanaren aurrean norbere dohainak eta zailtasunak antzematea eta irtenbideak bilatzen ikastea