ZIRKUITU ELEKTRIKOA NOLA EGIN

IKUSI BAINO LEHEN, JOLASTU ZIRKUITUAK DITUEN ELEMENTUEKIN




















Gogoratu ongi zeintzuk diren zirkuitoaren elementuak; behar izatekotan, jo dezakezu orrialde honetara eta ikasitako informazioa berrikusi berriro.Hasi baino lehen, ikusi nola antolatu duten Arantzabela ikastetxeko ikasle hauek zirkuitua, horretarako Klikatu hemen


Ondoren, zure zirkuitua egin baino lehen, ikus ezazu bideo honetan eskola bateko ikasle hauek nola egin duten berea




















EKIN LANARI...

bd14710.gif

NOLA OSATUKO DUZU ZUREA?
1. SAIATU ZURE ZIRKUITOA EGITENEgin itzazue prozesu eta balorazioaren fitxa, esperimentu guztiekin bezala. Ondorioak idatzi eta argazkiekin adierazi.

  • Erabaki zer material mota behar duzuen
  • Prozeduraren fitxa osatu
  • Krokisa egin fitxa barnean
  • Elementu guztiak jarri, saiakerak egin (korronte elektrikoa moztu: zer gertatzen da?)
  • Muntatu zirkuitua
  • Ondorioak atera
  • Argazkiak


ZIRKUITU ELEKTRIKOA eraikitzeko prozesua oinarri bezala hartuta, proiektutxo txiki hauek egin ditzakezu:

  • Zirkuitu elektrikoa egin
  • Eskuargi bat egin
  • Itsasargi bat egin
  • Egizu pila bat etxeko gauzekin
  • Dardar jolasa eraiki
  • Konekta jolasa eraiki

IKASLEEN TXOKOAN aurkituko duzu eraikitzeko modua

Teknologia interaktiboa - Egin zirkuitu elektriko bat




KORRONTE ELEKTRIKO BAT NOLA SORTU

MATERIALA:
puxika
fluoreszentea
artilea edota ohiala

PROZEDURA:

  • Puztutako globo bat artile apur batekin igurtzi karga elektrikoa hartzeko
  • Puxika hodi fluoreszentearen ondoan jarri.

Zer gertatuko da?
Zergatik?
Zein izan daiteke ondorioa?




MATERIAL EROALEAK ETA ISOLATZAILEAK

Jarduera hoenetan ikasleek zirkuito elektriko baekin, hainbat material isolatzaile edo eroaleak diren ikertuko dute.

Bainan ezer baino lehen, oso garrantzitsua da eroale eta isolatzaile hitzak ze esan nahi duten ulertzea. Bilatu hiztegian eta idatzi definizioak zure koadernoan.



MATERIALAK:
  • Aurreko esperimentuan sortutako zirkuito elektrikoa
  • Materia desberdineko gauzak:
conduciendocorriente.jpg
conduciendocorriente.jpg

  • Plastikozko erregela
  • Artilezko haria
  • Kartoizko lamina
  • Aluminiozko orria
  • Kobrezko haria
  • Burdina (iltzea)
  • Egur zatia
  • Ura
  • Ur gazia
  • Goma
  • Klipa
  • Kristala
  • 5 zentimoko txanpona
  • Euro bateko txanpona
  • Papera


  • PROZEDURA:
    Zirkuitoari etengailua kendu, hau da, bi muturak solte utzi behar dituzu.
    Libre dauden bi kable muturrekin objetu desberdinak ukitu ehar dituzu.ZER GERTATZEN DA? BONBILA PIZTEN DA?
    Koadernoan, hemen azpian duzun antzeko taula bat egin eta bertan idatzi objetu bakoitzarekin gertatu dena.


Objektua
Substantzia
Bonbillapiztenda?
Eroaleada
Isolatzaileada
Plastikozko erregela




Artilezko haria




Kartoizko lamina




...









ENERGIAREN PROPIETATE NAGUSIA KONPROBATU

Energia zer den landu genuenean ikasi genuen bere propietate garrantzitsuena zela:
Energia metatu daiteke, garraiatu daiteke eta eraldatu daiteke
bainan ez da desagertzen.

Goiko hori energiaren propietate nagusia dela esan genezake.Oraingoan, frogatuko dugu eta energia elektrikoa beste energia mota bat bihutuko dugu.Horretarako, 3 edo 4 laguneko taldeak osatu beharko dituzue. Bakoitzak, priektutxo bat eginen duzue: itsasargia, kotxe bat, bentiladore bat.
Horretarako, eginen duzuen lehenego gauza sarean ikertzea izanen da. Tablet bat hartu eta sarean bilatu nola egin daitekeen eta zer behar den.Ondoren, konprobatu behar den guztia duzuela.Orain bai, aurrera zuen proiektuarekik!

Amaitutakoan, besteei erakutsi sortu duzuena eta nola egin duzuen azaldu.

Azkenekoz, denon artean galdera honi erantzuna ematen saituko gara?
Kasu bakoitzean, energia elektrikoa zein energia mota bilakatu da?





descarga.jpg

Esperimentuen sarrera orrialdera JOAN