Cool Text - Elektrizitatea 249374894719253.png



ZER IKASI BEHAR DUZU ELEKTRIZITAREARI BURUZ, GELAN LANDU ETA GERO?
Electricidad-07.gif
Electricidad-07.gif

- Elektrizititatea estatikoa
- Historian zehar nola eraiki den elektrizitatearen ezagutza- Zure elektrizitatearen ezagutza eraikiko duzu historian zehar egin den moduan- Elektrizitarearen kontzeptua
- Zer da korronte elektrikoa?
- Nola sor daiteke korronte elektrikoa? Zer da beharrezkoa?
- Nola sailkatzen ahal dira materialak korronte elektriko baten aurrean duten portaeraren arabera?
- Zer da zirkuitu elektrikoa? Zerez osatua dago? Nola funtzionatzen du?
- Zirkuitu elektrikoak eraikitzen- Etiketa energetikoa ulertzen



1. JARDUERA: ATOMOAK ETA MOLEKULAK OROITUZ
Jarduera honetan dakizkizun kontzeptu batzuk errepasatuko dituzu, burmuina martxan jarri, berehala oroituko zara eta!






2. JARDUERA: ELEKTRIZITATE ESTATIKOA

Esperimentuak egiten jarraituko duzu, behaketa egin ondoren, ondorioak aterako dituzu. Ez ahaztu dena zure koaderno zientifikoan jasotzen.







3. JARDUERA: ELEKTRIZITATEAREN HISTORIA
Historiaren laguntzaz elektrizitateari buruz egin den ikerketa prozesua ulertuko dugu.Ba al dakizu noiz konturatu ziren material batzuk beste batzuk erakartzen zituztela? Orain dela 2.700 urte, K.a. 600. urtean gutxi gorabehera.


Bi bideo hauek lagungarriak izan daitezke:



ITURRIA: Koldo Alijostes Bordagarai



4. JARDUERA: ZIRKUITU ELEKTRIKOAK




ZIRKUITU ELEKTRIKOAK

SM-k egindako flash honetan asko ikasiko duzu zirkuitu elektriko eta bere elementuei buruz (Klik egin beheko irudian eta zure ordenagailuan deskargatuko da):
zirkuitu elektrikoa 1.jpg





zirkuitu elektrikoa 2.jpg






zirkuitu elektrikoa.jpg



zirkuito elektrikoaren eskema.jpg


ORAIN ZURE TXANDA!
Hainbat zirkuitu edo makina sortuko dugu ikasitakoa aplikatzeko. Ikus ezazu bideo honetan, Lauaxeta ikastolako ikasle batzuek nola egin duten bera:



EKIN LANARI...

NOLA OSATUKO DUZU ZUREA?

1. SAIATU ZURE ZIRKUITOA EGITEN Egin itzazue prozesu eta balorazioaren fitxa, esperimentu guztiekin bezala. Ondorioak idatzi eta argazkiekin adierazi.


  • Erabaki zer material mota behar duzuen
  • Prozeduraren fitxa osatu
  • Krokisa egin fitxa barnean
  • Elementu guztiak jarri, saiakerak egin (korronte elektrikoa moztu: zer gertatzen da?)
  • Muntatu zirkuitua
  • Ondorioak atera
  • Argazkiak


ZIRKUITU ELEKTRIKOA eraikitzeko prozesua oinarri bezala hartuta, proiektutxo txiki hauek egin ditzakezu, sarean eta gelan dauden liburuetan informazioa bildu eta taldeka egin ezazue lana (hirunaka):

  • Zirkuitu elektrikoa egin
  • Eskuargi bat egin
  • Itsasargi bat egin
  • Dardar jolasa eraiki
  • Konekta jolasa eraiki
  • Kotxe bat
  • Haizegailu bat

IKASLEEN TXOKOAN aurkituko duzu eraikitzeko modua

Lana bukatzen duzuenean, prestatu gelakideei ahoz azaltzeko nola egin duzuen!



Ea dakizun kontzeptu-mapa hau ongi interpretatzen
Elektrizitatea.jpg





5. JARDUERA: MATERIAL EROALEAK ETA ISOLATZAILEAK

Jarduera honetan ikasleek zirkuito elektriko baTekin, hainbat material isolatzaile edo eroaleak diren ikertuko dute.

Baina ezer baino lehen, oso garrantzitsua da eroale eta isolatzaile hitzak zeR esan nahi duten ulertzea. Bilatu hiztegian eta idatzi definizioak zure koadernoan.


MATERIALAK:
- Aurreko esperimentuan sortutako zirkuito elektrikoa

conduciendocorriente.jpg- Materia desberdineko gauzak:
  • Plastikozko erregela
  • Artilezko haria
  • Kartoizko lamina
  • Aluminiozko orria
  • Kobrezko haria
  • Burdina (iltzea)
  • Egur zatia
  • Ura
  • Ur gazia
  • Goma
  • Klipa
  • Kristala
  • 5 zentimoko txanpona
  • Euro bateko txanpona
  • Papera


PROZEDURA:
  • Zirkuitoari etengailua kendu, hau da, bi muturak solte utzi behar dituzu.
  • Libre dauden bi kable muturrekin objetu desberdinak ukitu ehar dituzu.

ZER GERTATZEN DA? BONBILA PIZTEN DA?
  • Koadernoan, hemen azpian duzun antzeko taula bat egin eta bertan idatzi objetu bakoitzarekin gertatu dena.



Objektua
Substantzia
Bonbillapiztenda?
Eroaleada
Isolatzaileada
Plastikozko erregela




Artilezko haria




Kartoizko lamina




...











6. JARDUERA: ENERGIA PROPIETATE NAGUSIA KONPROBATU

Energia metatu daiteke, garraiatu daiteke eta eraldatu daitekebainan ez da desagertzen.

Goiko hori energiaren propietate nagusia dela esan genezake. Oraingoan, frogatuko dugu eta energia elektrikoa beste energia mota bat bihutuko dugu.

Aztertu 4. jardueran burutu dituzuen asmakizunak, eta saiatu galdera honi ematen:

Kasu bakoitzean, energia elektrikoa zein energia mota bilakatu da?



7. JARDUERA: ETIKETA ENERGETIKOAREN INTERPRETAZIOA


Etiketa energetikoa Europan aplikatzen da eta elektrizitatea kontsumitzen duten gailuak erosten dituzten pertsonen zerbitzura dagoen tresna bat da. Kontsumitzaileari etxetresna elektriko baten eraginkortasun energetikoa zein den azkar jakitea ahalbidetzen dio. Salgai jartzen diren etxetresna elektriko guztietan jarri behar da.Etiketa energetikoa derrigorrez izan behar duten etxetresna elektrikoak ondorengoak dira:



  • Hozkailuak eta izozkailuak.
    images_(4).jpg
    ETIKETA ENERGETIKO ZAHARRA
  • Garbigailuak.
  • Plater-ikuzgailuak.
  • Lehorgailuak.
  • Garbigailu - lehorgailuak.
  • Etxeko argi iturriak.
  • Labe elektrikoa.
  • Aire girotua.


nueva_etiqueta_energetica_eu.jpg





























Gehiago jakiteko, deskargatu hemen dagoen artxiboa zure ordenagailuan lan egiteko. Gorde ondorioak "ENERGIA" izena duen karpetan.

IKERKETA.





8. JARDUERA: KALKULATU ZENBAT ENERGIA XAHUTZEN DUGUN ETXEAN


ener.jpg
(Jarduera hau etxean egin dezakezu, nahi izatekotan)

  • Idatzi zure koadernoan zenbat kontsumitzen duten etxean erabiltzen diren hainbat elektrogailua. Horretarako, entzun ongi "Etxean energia nola xahutzen dugu?" atala. Idatzi zerrenda bat:
    • ELEKTROGAILUAREN IZENA---------------- GASTUA--------------------------- BESTE INFORMAZIO BATZUK
  • Ondoren, fakturak interpretatzen ikasiko duzu. Har ezazu faktura bat eta irakurri ongi bertan agertzen diren datuak. Ulertzen al duzu ongi?

ETXEAN EGITEKO LANA:

Klikatu "energia auditoria II atalean" eta ikusi etxetresna elektrikoen gastua. Artertu ongi noiz xahutzen den energia gehiago eta noiz gutxiago. Idatzi zenbat potentzia gastatzen duen aukeratutako horietariko seik eta egin itzazu programak eskaintzen dizkizun jolasak.