cooltext679215711.gif

ENERGIARI BURUZ IKASIKO DUZU...
  • Erabiltzen energia errekurtsoak identifikatzen eta ongi erabiltzeko garrantziaren jabea izaten
  • Energia sortzeko eta transformatzeko makina baten oinarrizko elementuak ezagutzen
  • Energia kontzeptua, propietateak eta iturriak ezagutzen; horrez gain, energia berriztagarriak zeintzuk diren bereizten.
  • Energia aurreztekoa beharra sentitzen eta konpromezua hartzen
  • Energiaren erabilera ona hainbat arazo prebenitzeko: klima aldaketa eta berotegi efektua
  • Kalitatea/prezioa eta kontsumitzeko beharra dagoen erlazioa baloratzen


HORRETARAKO
  • Prozesu errezak sailkatu eta behatuko dituzu
  • Zirkuitu elektriko bat nola funtzionatzen duen ikusiko duzu
  • Energia mota desberdinak identifikatuko dituzu eta haien propietateak ezagutuko dituzu.
  • Etxe batean, dauden oinarrizko beharrak ikusita, zer nolako energia gastatu behar den aztertuko duzu.
  • Elektrogailua erosteko etiketa energetikoa interpretatzen ikasiko duzu.
  • Bideoak ikusiko dituzu gelan komentatu ahal izateko


bd14594.gif

PROZEDURA
ENERGIA KONTZEPTUA eta MOTAK
Zer da energia? Nola azalduko zenuke? Ba ote dira hainbat energia mota? Zeintzuk ezagutzen dituzu? Nondik lortzen dugu energia hori? Zein dira energia-iturri nagusiak? Entzun al duzu inoiz energia berriztagarria? Zer dakizu horretaz?
Hasteko ideia batzuk:
Badakizu energia lan bat egiteko gorputz batek daukan gaitasuna dela. Gorputz guztiek energia dute eta hainbat aldaketa sor dezakete, berekiko eta beste gorputz desberdinetan ere bai.Jarduera bat egiten denean, galtzen dugun energia beste objektu batzuetara transmititzen da, hori dela eta, esaten da energia ez dela inoiz galtzen eta ez da inoiz deuseztatzen, transformatu baizik.

Izaki guztiek energia behar izaten dute beren jarduerak egiteko eta gehiena janariarengatik jasotzen dute. Gizakiok aprobetxatu egiten ditugu energia mota desberdinak gure jarduerei aurre egiteko eta gure bizitza hobetzeko. Naturan dadaude hainbat elementu energia dutenak, hala nola, haizea, ura, eguzkia, argia, beroa... eta modu desberdinetan ager daitezke; hori dela eta, guk erabili behar ditugu neurrian gure onerako.

ENERGIA MOTAK (Agrega)
Energia motak.JPG
http://agrega.hezkuntza.net/visualizar/eu/es-eu_2012041833_2230607/false

Artxibo honetan Agregako aurkezpen honetan dauden ariketa idatziak osatzeko galderak aurkituko dituzu:




ENERGIAREKIN JOLASEAN (ZIENTZIAREN KUTXAGUNEA)









1. JARDUERA. Artxibo honetan testu bat aurkituko duzu. Irakurri ongi galdera hauei erantzuna emateko. Ireki testu dokumentu hau eta bildu erantzun guztiak beste artxibo batean. Ondoren, "Energia" izena duen karpeta batean gorde. Honekin energia zer den eta zenbat mota dauden ikasiko duzu.




linea01.gif
2. JARDUERA Energia aurreztea eta aukera ez hain kutsagarriak
Jarduera honetan energia historian zehar nola erabili den, egun nola erabiltzen den eta zer egin dezakegun gaur egun murrizteko eta ongi erabiltzeko ikusiko duzu Agregak eskeintzen digun informazio honetan. Bukatzen duzunean, erantzun galderei zenbat ikasi duzun jakin dezazun. Egin ezazu klik bakoitzean edo klikatu irudiaren gainean sartzeko.
Energia erabileraren bilakaera historikoaener.jpg

Energiaren erabilpena gaur egun

Herritar bezala energia aurrezten dugu

Kutsadura atmosferikoa

Lur beroketari aurre egi


Energia etxean nola aurreztu (IBERDROLA)


GALDERAK KOADERNOAN ERANTZUTEKO

1. Nola aurreztu ahal duzu energia? Irakurri Iruñeko udalak ematen dituen aholkuak eta pentsatu gehiago.
2. Zer erlazio dauka energiak kutsadura atmosferiko eta lur beroketarekin?

ENERGIAREN ERABILERA ONA BULTZATU BEHAR DA ARAZO LARRIAK PREBENITZEKO
ZER DA KLIMA ALDAKETA?
ZER DA BEROTEGI EFEKTUA?
Berotegi efektua beharrezkoa da Lurreko bizitzarako. Orduan, zergatik, gaur egun, suertatzen ari da hain kezkagarria? Zer dela eta? Ikusi BERDE-BERDEA proiektuak egindako bideoa zer gertatzen den ulertzeko.