ESPERIMENTU BAT EGIN BAINO LEHEN: quimica-17.gif
  • PENTSATU ONGI
    • Egoera aztertu, ulertu informazioa eta pentsatu ongi nola egin behar diren gauzak. Izan beti aurrean talde lanaren arduren banaketarako txantiloia (artxiboan emango zaizuena) eta ESPERIMENTUEN FITXA prozesua idazteko.

  • AURKEZTU
    • Taldekide guztien ideiak, ahalik eta xehetasun gehien emanez
quimica-21.gif
  • GALDERA BAT EGIN
    • Galdera on bat, beranduago, erantzuteko. Zergatik, nola, zenbat... holakoak

  • IKERKETARI EMAN
    • Askotan elkarrizketen bitartez edota informazioa bilatzen


  • HIPOTESIAK EGIN ETA ERABAKIAK HARTU; FITXA OSATU (esperimentuari dagokiona)
    • Egin beharreko esperimentua nola egin behar den aurkeztu eta gero, taldean sortuko diren hipotesiak, hau da, esperimentua egin baino lehenagokoak, aurkeztu. Hasi esperimentuari dagokion fitxaren daturik garrantzitsuenak osatzen: data, taldekideen izenak, zein den zeuen helburua edo asmoa, zer material mota erabiliko duzuen. Idatzi baita ere hipotesiak, eta prozesua hasi baino lehenagoko galderak, prozesua bukatzen denean erantzun ahal izateko.

  • LANEN BANAKETA (osatu artxiboan aurkitutako fitxa, antolakuntzari dagokiona)
    • Prozesua aurrera doanean bakoitzak bete beharko du bere funtzioa dena ongi atera dadila.
      • Materialen arduraduna
      • Prozedura aurrera eramaten dutenak (banatu ongi lanak)
      • Argazkilaria
      • Datu-bilketa eta datu-kontrastea egingo duena
      • Garbitasuna
      • Bestelakoak... beharren arabera eta esperimentuari egokitutako lanak

  • ESPERIMENTUAREN KROKISA EGIN
    • Nahikoa da marrazkitxoa pausuak adierazteko

  • EKIN LANARI: PROZEDURA PAUSUZ PAUSU IDATZI ETA EGIN. ARGAZKIAK ATERA
    • Denen artean, prozedura puntuz-puntu zehaztu eta emango diren pausuak idatzi fitxan.
    • Datu-bilketa honetan, nahiz eta pertsona batek idatzi, guztiek emango dituzte ideiak
    • Aurrera eraman idatzitako pausu guztiak eta prozesuari argazkiak bukatzen denean egindako lana aurkezteko

  • ONDORIOAK ATERA
    • Idatzi fitxan ateratako ondorioak prozedura aplikatu eta gero

  • EGINDAKO LANA EBALUATU
    • Talde-lanaren nondik norakoak
    • Lan pertsonalaren nondik norakoak
    • Aplikatutako prozedurak
    • Ekoizpena
    • Lanaren aurkezpena talde handian

linea03.gif
ESPERIMENTU BAT EGITEKO AURRERA ERAMAN BEHAR DEN PROZEDURA


  • Ardurak banatu: fitxa bete
Lan-antolaketari garrantzi berezia ematen diogunez, lehengo urratsa ardurak banatzea izango da. Horretarako, irakasleak Ardurak banatzeko sortutako fitxa deskargatzeko eskatuko dizue. Orrialde honetan aurkituko duzue.
  • Experimentu-fitxa bete
    Esperimentu-fitxa bete
Esperimentuak egin bitartean**, gutako bakoitzak, irakasleak emango digun Esperimentu-fitxa izeneko orria beteko du (deskargatu ahal duzue orrialde honetatik). Lan hori ondo eta txukun egin, gero proiektua osatzeko ezinbesteko izango da eta.
  • Prozeduraren argazkia atera
    Prozeduraren argazkia atera

Argazkiak: kameratik, ordenagailura / tamaina(bereizmen)-aldaketa**
Proiektuan, Esperimentu-fitxa bakoitzean, argazki bat (gutxienez) txertatu behar dugu. Une aproposa da hori prozesu horretan egin behar diren zenbait eragiketa ondo egiten ikasteko:


  • Argazki-kameratik ordenagailura argazkiak nola pasatu: nahi d(it)ugun argazkia(k) eta nahi dugun karpetara.
  • Argazkien tamaina, bereizmena (pixeletan neurtu ohi dena), nola egokitu: irudi-editorea erabiliz. (Erabili XnView)
  • Argazkiak (irudiak) nola txertatu, testu-editorearen laguntzarekin, egiten ari garen lanean.
  • Proiektua: txosten zientifikoa osatzen hasiko gara
Deskargatu dituzuen fitxak osatu eta gero, "Txosten zientifikoa" izena duen karpeta batean gorde ahal duzue ordenagailuan. Bertan gehituko duzue baita ere esperimentuaren ondorioak aurkezpena egiteko gelako kideen aurrean.







DESKARGATZEKO ARTXIBOAK:
ESPERIMENTUEN FITXA .pdf-n
ESPERIMENTUEN FITXA .odt-n

LAN BANAKETA TALDEKA .pdf-n

LAN BANAKETA TALDEKA .odt

ESPERIMENTUAK BALORATZEKO TAULA .odt

ESPERIMENTUAK BALORATZEKO TAULA .pdf


linea03.gif

iflees.jpgSARTU ESPERIMENTUEN TXOKORA
ESPERIMENTUEN SARRERA KLIKATU
images2.jpg