imanacooltext680210698.png





imagn1.jpg


IMANAK zer diren eta nola funtzionatzen duten jakin nahi baduzu, ikusi eta aztertu eitb-k ZIENTZIAMUSEOAN grabatutako bideo hau.









MAGNETISMOARI BURUZ IKASIKO DUZU...
  • Magnetismoari buruzko kontzeptuak ezagutzen metodo zientifikoa erabiliz: behaketa egin, pentsatu eta ondorioak atera
  • Manipulazioaren bidez, imanen aurrean bi objektu mota daudela ezagutu
  • Hiztegi espezifikoa erabiltzen: erakarri, aldaratu, ipar poloa, hego poloa, polo berdinak, kontrako poloak...
  • Magnetismoaren indarra ezagutu
  • Zer den eremu magnetikoa
  • Magnetismoak elektrizitatearekin duen harremana
  • Lurra iman handi bat dela ezagutu



JARDUERAK



SARRERA

Gaiarekin hasteko, gelan elkarrizketa sortuko dugu gaiaren inguruan galdera batzuen bidez:

  • Zer ote dira imanak? Ezagutzen al dituzue?
  • Mota desberdinak ba al daude?
  • Nondik sortzen dira?
  • Ze ezaugarriak dituzte?
  • Zergatik erakartzen dituzte hainbat objektu?




BEHARREZKOA DEN MATERIALA:

  • Fitxa
  • Imanak
  • Klipak
  • plastikozko edukiontziak
  • Orratzak
  • Iparrorratza
  • Pilak
  • Kableak





1. ATALA: Imanekin praktikatzen

Ikasleek imanekin hainbat praktika eta behaketa eginen dituzte talde txikian, eta bide batez ateratzen dituzten ondorioak fitxan apuntatzen joanen dira. Lehenengo atal honetan iman eta magnetismoari buruz dakitena ikusteko aukera dago. Hauek dira erantzun behar dituzten galderak:

  1. Idatz ezazue imanei buruz dakizuen edozein gauza. Hitz solteak izan daitezke, baita marrazkiak egin ditzakezu ere
  2. Mahaian dituzun imanak hartu eta beraiekin frogak egin. Behatzen duzuena apuntatu eta azaltzen saiatu
  3. Hainbat objektu desberdinekin kontaktuan jarri imanak eta bakoitzarekin gertatzen dena apuntatu.
  4. Bi imanak beren artean kontaktuan jarri. Zer gertatzen da? (Modu desberdinez jartzen saiatu)
  5. Imanak erakartzen duen material bat urrundu pixka bat eta distantzia batera jarri. Pixkanaka hurbiltzen joan baina objektua eskuarekin heldu gabe. Zer gertatzen ote da?
  6. Gauza bera egin bi imanekin, urrun jarri eta horietako bat hurbiltzen joan, baina eskuarekin heldu gabe. Zer gertatzen da?
  7. Orain arte egindakoa ikusita, uste duzu imanek indarra egiten dutela? Zergatik?
  8. Egiten duen indarra kotxe bat bultzatzen dugunean bezalakoa da? Lurrak gorputzekin egiten ohi duen indarraren antzekoa ote da? Arrazoitu erantzuna

Taldean egin duten lana, beste taldeek egin dutenarekin konparatuko dute eta eztabaidan parte hartuko dute, horrez bidez kontzeptu hauetara iristea espero da:

  • Imanek objektu desberdinak erakartzeko eta aldaratzeko ahalmena dutela
  • Zer den magnetismoa
  • Imanek bi polo dituztela: ipar-poloa eta hego-poloa
  • Magnetismoa indar bat dela
  • Imanek eremu magnetiko bat sortzen dutela bere inguruan





ALDARATU

erakarri, aldaratu.gif

ERAKARRI





2. ATALA: Indar magnetikoa


1. Hasteko, eskatuko zaie marraztea nola irudikatzen duten objektu baten barrualdea, hau da, bere materia, bere barruan dauden molekulak
  • Denon artean ikusiko da nola egin duten eta adostuko da aurrerantzean nola marraztuko dituzten materiak bere barruan dituen partikulak. Borobil batzuk izan daitezke.

2. Ondoren, behaketa hau eginen da, taldean hausnarketa egiten den bitartean:

  • Ikasle bat aterako da eta mahai bat bultzatuko du indar bat eginez. (Zer gertatzen ote da indarra alde batera egiten dugunean?)
  • Gero beste ikasle bat aterako da, eta biek norabide berdinean indarra eginen dute mahaia bultzatuz. (Zer gertatu da orain?)
  • Bi ikasle horiei kontrako norabidean indarra egiteko eskatuko diegu
  • Beste bi ikasle aterako dira baita ere, kontrako norabidean indarra egitera

Behaketa egin ondoren, fitxan dauden 2. eta 3. galderen erantzunak eginen dituzte taldeetan. Hauek dira fitxan dituzten galderak:

  • Zer gertatzen da pertsona bakar batek mahaia bultzatze duenean?
  • Eta 3 pertsonek mahaia bultzatzen dutenean norabide berdinean?
  • Zer gertatzen da bi pertsonek bultza egiten duenean, bakoitzak alde desberdin batetik?


3. Objektuen materiaren barruan dauden partikulek ere bultza egiten dute. Behatu imana eta kliparekin gertatzen dena eta imana eta kartoiarekin gertatzen dena. Marraztu kasu bakoitzean zure ustez nola jarriko diren barruko partikulak kartoian eta nola imanetan



img_0014_11.gif


Magnetismo naturala.jpg

(Bi galdera hauekin erkatu nahi da haiek mahaia bultzatzerakoan egiten zuten indarra eta imanek egiten dutena)

4. Imanek edozein distantziatatik objektuak erakartzen dituzte?


Eztabaida eginen da eta bukatu ondoren, gai izan behar dira kontzeptu hauek ulertzeko eta jakiteko zer diren:
  • IMANA
  • MAGNETISMOA
  • INDAR MAGNETIKOA
  • EREMU MAGNETIKOA




3. ATALA: gure planeta, LURRA, iman erraldoia da.

4 talde egingo ditugu eta bakoitzak proiektutxo bat osatuko du. Beheko taulatik egokitzen zaiguna, A, B C edo D.

Arretaz irakurri eta jarraitu pausuz pausu egin beharrekoa.



A
Materiala:
  • Kortxo bat
  • Jostorratza
  • Imana
  • Ontzi txiki bat urarekin.
  • Labana
Prozedura:
  1. Kortxo xafla fin bat moztu.
  2. Jostorratza imanarekin igurtzi, asko eta beti norabide berberan.
  3. Zeharkatu kortxoa jostorratzarekin.
  4. Uretan flotatzen utzi.
    Frogatu norabide desberdinetan jartzen. Zer gertatzen da?

4.jpeg

B
Materiala:

  • Bi jostorratza1.png
  • Kartulina
  • Kristalezko portea
  • Boligrafoa
  • Ari edo soka fin-fina
Prozedura:
  1. Jostorratzak imanarekin igurtzi, aso eta beti norabide berberan.
  2. Kartulina laukitxo bat moztu (gutxigorabehera 5cm x2cm-ko neurrrikoa) eta tolestu alde luzeenetik.
  3. Kartulinaren tolestura bakoitzean jostorratz bat itsasi. Kontuz! Imana igurtzitako norabide berberan jarri behar dira.

    2.jpg
  4. Kartulinaren erdi erditik aria pasa eta boligrafora lotu.
  5. Boligrafoa potearen ahoan jarri kartulina barruan zintzilik geratzen dela.

C
Materiala:
  • CD bat
  • Iman txiki bat
  • Ontzi bat urarekin
Prozedura:
Itsasi imana CD-aren bazter batean.
Ondoren, sartu CD-a ura duen ontzian.

Saiatu imana norabide desberdinetan kokatzen.
Zer gertatzen da?

3.JPG

D
Materiala:

  • Kartoizko xafla bat
  • Plastilina
  • Edateko diren bi pajita
  • Jostorratza
  • Burudun orratza (alfiler)
  • Zinta aislante

Prozedura:
  1. Kartoizko xafla oinarria izanen da. Bertara pajita bat heutsi behar da, zutik, plastilinarekin.
  2. Jostorratza imanarekin igurtzi, beti norabide berberan.
  3. Jostorratza bigarren pajitaren erdian itsasi zinta aislantekin.
  4. Bigarren pajita hau, erditik zeharkatu burudun orratzarekin eta sartu zutik dagoen horretan.
Biratu pajita. Gelditzen denean, zer gertatzen da, nora begira gelditzen da?


Bideo honetan beste aukera bat duzue, ikusi arretaz:









Zer gertatu da? Noratz mugitzen dira orratz guztiak? Zergaitik?

Bideo ho

Azalpena hau da, gure planeta, Lurra, iman erraldoi bat da. Iman handi baten modura jokatzen du. Imanak bezala, bi polo ditu, Ipar Poloa eta Hego Poloa bezala ezagutzen ditugunak hain zuzen ere eta eremu magnetiko erraldoi bat osatzen dute.

Eremu magnetiko hau oso garrantzitsua da guretzat, espazioko erradiazioetatik babesten gaitu eta, partikulak honetan murgiltuta geratzen baitira.


4. ATALA: Magnetismoa eta elektrizitatea

Magnetismoa eta elektrizitatearen arteko harremana ote dagoen ala ez aztertuko da atal honetan. Horretarako, lehenengo jarduera elektroiman bat taldean sortzea izanen da. Ba al dakizu zer ote den?

Saioari hasiera emanen zaio ELEKTROIMAN bat eraikitzen, argazkian ikusten den bezala:


elektroiman.png


Ondoren, talde txikietan galdera hauek erantzuten saiatuko dira:

1. Iltzeak, elektroimana egin baino lehen metalak erakartzen zituen?
  • Eta, pilarekin konektatuta dagoenean zer gertatzen da klipekin? Erakartzen al ditu?

2. Marraztu zure ustez, iltzearen materiaren partikulak bere barrrutik elektrizidadea pasatzen denean eta igarotzen ez denean:

3. Zer uste duzu lortzen duela elektrizitateak iltzearen barruko partikulekin?
4. Ba al dago harremana elektrizitate eta magnetismoaren artean?

5. Froga desberdinak egingo dituzu orain:

  • Igurtzi zure guraizak imanarekin, zer gertatzen da?
  • Imanaren indarrak objektuen bidez pasatzen da? Frogak egin eta apuntatu (papera, mahaia, plastikoa, ura)

Taldean eztabaidatu da eta ondorioak aterako dira




GEHIAGO JAKITEKO
Magnetismoa indar ikusezina da, iman baten inguruko espazioan nabaritzen dena. Espazio horri eremu magnetiko deritzo eta eremu horrek metal-mota batzuk erakarri eta beste batzuk aldara ditzake. Material batzuk magnetikoak dira berez; horietan, materiala osatzen duten partikulen antolaketak kontrako bi polo eratzen ditu: ipar poloa eta hego poloa. Ipar poloak hego poloa erakartzen du, eta alderantziz, baina, bi imanen ipar poloak elkartuta, batak bestea aldaratzen dute.

Material guztien barruan, banaka ere indar magnetikoaren ipar eta hego poloak dituzten zatiak egoten dira. Alegia, iman txikiz osatuta daude eta material guztiak. Hori bai, magnetikoak ez diren materialeetan (imanak ez diren horietan, hain zuzen) barruko iman txikiak edonola daude antolatuta eta, alde guztietarako indarrak daudenez, guztira ez dago ipar- nahiz hego-polo orokorrik.
imanak
imanak

Iman baten barruan, aldiz, antzeko polo guztiak norabide berean daude orientatuta, ipar poloak alde baterantz, eta hego poloak kontrakorantz. Horrek iman osoari ematen dio ipar polo "orokor" bat eta hego polo bat eta, hala, eremu magnetikoa sortzen da.
Lurra ere iman handi bat da eta bere eremu magnetkio propioa du, ipar eta hego magnetikoak ipar eta hego polo geografikoetatik hurbil daude.

bd14710.gif
Orain arte esan duguna hitz gutxitan biltzen ahal da:

Magnetismoa substantzia batzuek metalak erakartzeko, burdina, adibidez, duten propietatea da. Substantzia horiei iman deritzegu. Imanak naturalak edo artifizialak izan daitezke.

  • Naturalak: naturan aurkitzen ditugunak dira, hala nola, magnetita. (Bila ezazu informazioa gehiago jakiteko)
  • Artifizialak: guk, gizakiok, egiten ditugunak dira. Iman artifizial horietako asko burdinarekin, altzairuarekin eta aberrekin egiten dira.


Imanek poloak dituzte:

Iman bateko poloak metalezko objektuak gehien erakartzen dituzten eremuak dira. Barra formako iman batean, eremu horiei muturretan daude.

Poloei IPAR POLO (I) eta HEGO POLO (H) esaten zaie. Bi iman elkartzean, honako hau gertatzen da:
  • Izen desberdineko bi polo elkartzen baditugu, imanak hurbildu egingo du, hots, erakarri egingo dute elkar.
  • Izen bereko bi polo elkartzen baditugu, imanak aldendu egingo dira, hau da, aldaratu egingo dute elkar.

bd14710.gif

Ea zenbat ikasi duzun,
Osatu testua dakizunarekin

zer dakigu.jpg


bd14710.gif

















bd14710.gif