RenderedImage.png



HASI BAINO LEHEN

Taldean honi buruz mintzatuko gara:
  • Zer dira makinak, zuen ustez?
  • Zeintzuk ezagutzen dituzue?
  • Noiz erabiltzen ditugu?
  • Historian zehar asko aldatu dira? Adibidez...
  • Gelan, ze makinak erabiltzen ohi ditugu?


BUKATZEN DUZUNEAN JAKINGO DUZU:

1. Zer diren indarrak, indarren efektuak, ezaugarriak, indarren intentsitatea eta eta indar motak.
2. Makina bat zer den
  • Makina sinpleak: Palanka- Polea eta Plano inklinatua eta beren elementurik nagusienak
  • Makina konposatuak

3. Makinen funtzioa, hau da, zertarako.
4. Makinak denboran zehar izan duten garapena.


1. JARDUERA: METODO ZIENTIFIKOA

Hauek dira lan egiterakoan jarraituko ditugun pausuak:

Metodo zientifikoa.jpg






2. JARDUERA: ERAIKITZEN

Gelan, hiruko taldeetan, jarraian agertzen diren erronkak eraiki behar dituzue, aurreko jardueran aipatu ditugun urratsak jarraitzen. Hasteko, eskultura dinamikoa sortuko duzue; ondoren, mahai egonkorra egingo duzue eta, bukatzeko, dorre bat eraikiko duzue. Ondoren, fitxa osatuko duzue egindako prozesua ongi bilduta.

LAN HONI AURRE EGITEKO TALDEAK OSATZEKO MODUA:

Taldeak modu heterogeneon osatuko dituzte. Gelakide bakoitzak irakasleak banatutako irudiaren zatitxo bat hartu eta irudia osatu beharko du. Horretarako, gelakideen artean bilatu beharko dute bakoitzari falta zaion zati osagarria. Irudi osoa lortzen dutenean, hiru ikasleek talde bat osatuko dute. Prozeso hau, aipaturiko hiru jarduerekin errepikatuko dute taldekatzeko.

Irudiak artxibo hauetan ikus daitezke:





ROLAK BANATU
Taldeak osatu ondoren, ikasleen artean rolak banatu behar dituzte, hau da, bete beharreko funtzioak, lana aurrera eraman ahal izateko.
Irakasleak rolen txartelak eman eta ikasleek, akordioa lortu ondoren, haien arteko funtzioak banatuko dituzte, txartelen atzekaldean zeintzuk diren irakurri ondoren.

Jarduera desberdinak egiten dituztenean, komenigarria da rolak aldatzea.

Rolen txartelak deskargatzeko artxiboa













DESKARGATZEKO JARDUERAK:











3. JARDUERA: MAKINA SINPLEAK ERAIKI

Oraingoan, hiruko taldeetan ere, egokitzen zaizuen esperimentoa egingo duzue. Ondoren, fitxa osatuko duzue egindako prozesua ongi bilduta eta bukatzeko, gelakide guztiei zuen erronka nola egin duzuen eta ateratako ondorioak ahoz azalduko diezue.


























4. JARDUERA: MAKINAK


Aurreko jardueran egindako makinak, ikaskideen aurrean aurkeztuko dituzue. Hiru txandatan egingo dugu. Txanda bakoitza egin ondoren, aurkeztutako makina simple motari buruzko informazio garrantzitsuena jasoko dugu koadernoan koadro baten laguntzaz.




ima.jpg

=
imag2.jpg





Artxibo honetan makinei dagokien informazioa aurkituko duzue, teoria, hain zuzen ere. Oso interesagarria suertatuko zaizue aurkezpena prestatu behar duzuen momentuan. Ireki eta irakurri.




INFORMAZIO HORI BILTZEKO OSO LAGUNGARRIA EGINGO ZAIZKIZU ONDOKO BALIABIDEAK. ONDOREN GALDERA HAUEN ERANTZUNA PRIMERAN JAKINGO DUZU!

  • Zer da makina bat? Zeintzuk dira beren osagaiak? Denboraren poderioz, asko aldatu egin dira makinak, zertan?
  • Zein da makina sinple eta konposatu baten desberdintasuna?
  • Zer makina mota da BIZIKLETA bat? Zerez osatua dago? Azaldu nola funtzionatzen duen.



imaagrega.jpg









































INDARRAK
Makinak zer diren eta nola funtzionatzen duten ongi ulertzeko, aurretik beste kontzeptu bat ezagutu eta ulertu behar da: INDARRA

Zer da indarra?
Zein indar mota daude?

Objektu bat higitzeko edo deformatzeko, zergatia behar izaten du. INDARRA objektu bat deformatzeko edo haren higidura-egoera aldatzeko gai den edozein kausa da, hots, indarrak objektua higiarazi, geldiarazi eta azelerarazten du.


Esan daiteke INDARRA gorputz baten pausagunea edo higidura aldatzeko edo gorputz bat deformatzeko gai den edozer dela.



Beste modu batez esana, geldi dagoen gorputz bat ez da higitzen hasiko indarren batek eragiten ez badio eta mugiarazten ez badu. Horregatik, baloi bat ez da mugituko norbaitek ostiko bat eman arte.


INDARRAREN EZAUGARRIAK:
  • Intentsitatea: egiten den indar kantitatea
  • Iraupena: indarra egiten den denbora

INDARREN EFEKTUAK

  • Mugimendua / pausagunea: Ezagutu eta bereiztu behar dituzun bi kontzeptu.
external image images?q=tbn:ANd9GcQ05Zdrc_zAKr77L8KNpdPGgNbK04YyTeVpb_qWo_sPQew9pNrb

HIGIDURA: Gorputz bat espazioan posizioz aldatzearen fenomenoa.


Lekuz aldatzen ez dena >>>> pausagunean dago.
Lekuz aldatzen dena >>>> mugimenduan dago.

Gorputz bat higitzen ari bada, lerro zuzenenean higitzen jarraituko du, ez inork ez ezerk bultzatzen ez badu ere, harik eta indarren batek geldiarazi edo norabidez aldarazi arte: baloiak higitzen jarraituko du, esate baterako, atezainak gelditu arte.



  • Deformazioa: indar bat jasotzen dutenean izaten duten portaeraren arabera, gorputzak hiru motatakoak izan daitezke:

  1. Elastikoak: Indarra bukatzean, jatorrizko forma hartzen dute. Adibidez: bainuko belakia.

Indarrak eta makinak web.png gomak.png


Plastikoak: indarra bukatzean, jatorrizkoa ez den beste forma hartzen dute. Adibidez: plastilina.
plastilina.jpg

Zurrunak: indarraren ondorioz, hautsi edo zatitu egiten da. Adibidez: beira.

imabeirages.jpg









HAINBAT INDAR MOTA

Indarrek, urrutitik edo elkar ukituz eragin dezaketa eta erakarpen edo alderatze indarrak izan daitezke.

imagraveges.jpg
  • GRABITATEA

Lurrak objektu guztiak erakartzeko duen indarra da. Airean objektu bat askatzen badugu, lurrera eroriko da, grabitatearen ondorioz. Grabitate- indarra gorputzak lurrazalera erakartzen dituen indarra da. Horregatik, gora jauzi egiten dugunean, berriz ere behera erortzen gara, hegan jarraitu eta espazioan galdu ordez. Grabitate indarra higidurari eragiten dio: indarra den aldetik, gorputz bat higitzea eragin dezake, bai eta hura gelditzea ere.
Baina, horrez gain, higidura beste modu batzuetan ere alda dezake: Adibidez, pilota bat gorantz jaurtitzen badugu gorantz egiten dugu indar, eta pilotari goranzko abiadura bat eragiten diogu.. Baina pilota askatzen dugunean, grabitatea pilotaren abiadura moteltzen hasten da.. Pilota gero eta polikiago igoko da, harik eta punturik gorenean guztiz gelditu arte. Une horretatik aurrera, grabitateak beherantz higiarazten dio, eta gero eta abiadura handiagoa eragiten, harik eta lurrera iritsi arte.


EZAGUTZEN AL DUZU NEWTON? ZER DAKIGU BERARI BURUZ?

ISAAC NEWTON: 1642. urtean Ingleterran sortutako matematiko eta fisikoa ezagutu nahi baduzu egin ezazu klik bideo honetan. Zein izan zen bere teoria?






ZEIN IZAN ZEN GALILEO GALILEIREN APORTAZIOA?

GORPUTZEN ERORKETA ASKEA. GALILEO GALILEI

Gorputza desberdinak ez dira duten pisu desberdinaren arabera erortzen. Airerik ez balego denak berdin eroriko lirateke, Lurrera guztiak denbora (abiadura eta azelerazio) berdinean erortzen direlarik.


igalilemages.jpg

BITXIKERIAK

Espazioan negar egiten da?





Bola eta luma





  • MARRUSKADURA-INDARRAK


Ukipen indarra da. Hau da, indarra egiten duen gorputzak eta indarrak eragiten dion gorputza elkar ukitu behar dute.
Marruskadura indarrek higidura oztopatzen dute.
Gorputz bat higitzean agertzen den indar bat da. Indar horren noranbidea higiduraren aurkakoa da beti. Lurra igurtzeak eragiten du, bai eta aireak edo urak egiten duten erresistentzia ere. Hau da,kontaktuan dauden bi gainazal elkarrekiko mugitzen direnean, mugimendu horren aurkako erresistentzia gisa sortzen den __indarra__ da.
Marruskadura.jpeg

Espazioan ez dago airerik eta, beraz, ez dago marruskadurarik. Hori dela eta, satelite artifizialak eta bestelako espazio-ontziak erregairik erabili gabe higitzen dira espazioan. Adibide bat ulertzeko: indar honek baloia gelditzen du. Apurka, baloia gelditzen da, lurraren marruskadura-indarraren ondorioz.


https://www.youtube.com/watch?v=vvmFjtR1Wbo


bd14710.gif

BERRIKUSKETA

Hona hemen testu interesgarria makina sinplei buruz.
Irakurri ongi eta egin ezazu eskema bat. Idatzi makina sinpleen izenak, definizioa eta beren deskribapena. Idatzi, baita ere, nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten.

Egin ezazu bakoitzaren marrazkia.




bd14710.gif