ZER IKASI BEHAR DUZUE?

  • Informazioa berreskuratzen eta Teknologiari buruzko oinarrizko kontzeptuak aplikatzen, problema errezak ebazteko.

  • Naturan sortzen diren eta ikus daitezkeen materiaren aldaketak irizpide zientifiko bitartez azaltzen.

HORRETARAKO:

  • Behatu eta sailkatu behar dituzu prozeso errezak
  • Aplikatu beharko dituzu (behatu, konparatu, sailkatu, galdera bati erantzuna ematen...)
  • Materia desberdinei buruzko fenomeno naturalak ezagutu beharko dituzu, arrazoiak eta ondorioak erlazionatuz
  • Materian sortzen diren aldaketak azaldu eta partekartu beharko dituzue
  • Teknologia erabili beharko duzue hori dena adierazteko eta informazioa bilatzeko.
  • Hainbat esperimentu egingo dituzue eta horiei dagokien prozesuaren fitxa


JARDUERAK

  • Jarduera guztiak bukatzen dituzunean, kontzeptu hauek argi izan behar dituzu

    • ZER DEN MATERIA
    • ZEREZ EGINDA DAGOEN: OSAGAIAK
    • ZEINTZUK DIREN MATERIAREN PROPIETATE OROKORRAK ETA ESPEZIFIKOAK
    • MATERIAREN ALDAKETA FISIKO ETA KIMIKOAK
    • GURE EGUNEROKO MATERIAL INTERESGARRIAK: ERABILERA ETA PROPIETATEAK. HAUEN BIRZIKLAPENA.


1. JARDUERA: INGURUAN DUGUN GUZTIA, MATERIA AL DA?

Materia hitza askotan aipatzen da baina zaila egiten zaigu zer den azaltzea.
Nola identifikatu ahal dugu materia?
Dena da materia?
Materia mota desberdinak daude?...

external image PicMonkey+Collage.jpg


- Hasteko, begiratu argazkiari eta aipatu bertako elementuen materien izenak.

- Jarraitu jolasten. Elemento hauetatik, zeintzuk dira materia eta zeintzuk ez? Ura, adimena, kotoia, airea, musika, burdina, maitasuna.

- Gelan, binaka, deskargatu behean agertzen den artxiboa eta saia zaitezte bertan agertzen diren galderak erantzuten. Horretarako, wiki honetan dagoen informazioa begiratzen ahal duzu.

- Bukatzen duzuenean, denon artean ikusiko dugu egindako lana.




  • MATERIA;MASA ETA BOLUMENA DUEN GUZTIA DA. Beste modu batez esana, espazioan dagoen eta masa duen guztia da. Kasu guztietan, materiak bolumen bat okupatzen du eta masa zehatza dauka.

  • MASAK, MATERIA KANTITATE ADIERAZTEN DU.

  • BOLUMENAK, ALDIZ, MATERIAK ZER ESPAZIO BETETZEN DUEN ADIERAZTEN DU.

  • KONTUAN HARTU:

Unibertsoko gorputz guztiak materiaz osaturik daude. Gorputzek konposizio ezberdina dute. Gorputzak substantzia batez edo gehiagoz osaturik daude.







2. JARDUERA: GASAK, LIKIDOAK ETA SOLIDOAK MATERIA DIRELA FROGATUKO DUGU

Jarduera honetan, esperimento batzuen bidez, aurreko jardueran egin dituzun hipotesiak, egia diren ala ez frogatu behako duzu.

  • Gasak materia ote dira? Ba al dute masarik eta bolumenik?


1. esperimentua: Gas baten bolumena neurtzen dugu


HalandoEmbolog.jpg
MATERIALAK:
  • XIRINGA
  • AIREA

HELBURUA: AIREAK BOLUMENA DUEN FROGATZEA

HIPOTESIAK:
AIREAK BOLUMENA DAUKA
AIREAK EZ DU BOLUMENIK

EGIN BEHARREKOA (PAUSUZ-PAUSU)
1. Xiringa airez bete
2. Xiringaren zulo txikia atzamarrez estali
3. Xiringaren atzeko parterik sakatu eta saiatu airea ateratzen
4. Zenbat espazio betetzen du aire horrek?

ZEIN DA ONDORIOA?


2. esperimentua: Aireak bolumenik al du?

MATERIALAK:
  • Ontzi haundi bat urez betetaSin título.jpg
  • Edalontzi bat
  • Komuneko papera

HELBURUA: Aireak bolumenik duen frogatzea.

HIPOTESIAK:
  • Aireak bolumena dauka.
  • Aireak bolumenik ez dauka.

EGIN BEHARREKOA (PAUSUZ-PAUSU)

  • Komuneko paperaren zatiko bat moztu eta edalontzian sartu. Ongi estutu. Edalontziari buelta ematen badiogu papera ez da erori behar.
  • Edalontzia urez betetako ontzian sartu ahoz behera. Kontuz! Oso garrantzitsua da edalontziaren bertikalitatea mantentzea.
  • Poliki-poliki atera edalontzia ontzitik eta papera atera.


ZEIN DA ONDORIOA? Zer gertatu da paperarekin? Zergatik?





3. esperimentua: Aireak masarik badu?

MATERIALAK:
  • Makil bat (erregela bat ere izan daitekedescarga.jpg
  • 3 Hari edo lokarri (edozein soka fina)
  • 2 puxika berdin
  • Orratzapuxika lehertzeko

HELBURUA: Aireak masa duen edo ez frogatzea

HIPOTESIAK:
  • Aireak masa dauka
  • Aireak ez du masarik

EGIN BEHARREKOA (PAUSUZ-PAUSU)
  • Puxikak haizatu eta korapiloa egin.
  • Korapilora sokaren mutur bat lotu (bi puxikatan)
  • Gelditzen den hirugarren soka erregelaren erdira lotu.
  • Puxikatan dauden soken beste muturrak erregelaren alde banetara lotu.
  • Konprobatu erregelaren erdiko sokatik heltzen badugu guztia, puxikak orekatuak gelditzen direla.
  • Puxikatako bat zulatu orratza batekin


ZER GERTATU DA? ZEIN DA ONDORIOA?



4. esperimentua: Airearen masa neurtzen dugu
globo balanza.jpg

MATERIALAK:

BALANTZA DIGITALA
BI PUXIKA BERDINAK: BATA HUTSIK, BESTEA AIREZ BETERIK

HELBURUA: AIREAK MASA DUEN FROGATZEA

HIPOTESIAK:
AIREAK MASA DAUKA
AIREAK EZ DU MASARIK

EGIN BEHARREKOA (PAUSUZ-PAUSU)
1. PUZTU PUXIKA BAT AIREZ BETETZEKO. BESTEA PUZTU GABE UTZI.
2. HUTSIK DAGOEN PUXIKA BALANTZA DIGITALAREN GAINEAN KOKATU. IDATZI EMAITZA.
3. AIREZ BETERIK DAGOEN PUXIKA BALANTZA DIGITALAREN GAINEAN KOKATU. EMAITZA IDATZI.

ZEIN DA ONDORIOA?


PRAKTIKATU


ARTXIBO HAUEK DESKARGATU TXOKOETAN LANA EGITEKO:











  • Solidoak materia ote dira? Ba al dute masarik eta bolumenik?


1. esperimentua: Solido (harri) baten bolumena neurtzen dugu

MATERIALAK:
densidad.jpg
  • Harria
  • Probeta
  • Ura

HELBURUA: Solido batek (harriek) bolumena duten, hau da, lekua okupatzen duten frogatzea

HIPOTESIAK:
  • Harriak bolumena du, lekua okupatzen du
  • Harri baten bolumena ezin dugu neurtu
  • Harriaren bolumena neurtu daiteke

EGIN BEHARREKOA (PAUSUZ-PAUSU)
  • Probeta urez bete neurri jakin bateraino, eta apuntatu kantitatea
  • Harria urtean sartu eta ikusi gertatu dena

ZER GERTATU DA?

ZEIN DA ONDORIOA?


2. esperimentua: Solido (harri) baten masa neurtzen dugu

MATERIALAK:
  • Harria
  • Balantza

HELBURUA: Harri batek masa duela frogatzea95031.jpg

HIPOTESIAK:
  • Harriak ez du masarik, ez du pisatzen
  • Harriak masa du, pisua du

EGIN BEHARREKOA (PAUSUZ-PAUSU)
  • Harria balantza gainean jarri
  • Desorekatu denez, orekatu behar da
  • Balantzaren beste aldean, pisua jarri oreka mantentzeko
  • Orekan daudenean balantzaren alde biak, pisua zenbatu

ZER GERTATU DA?

ZEIN DA ONDORIOA?




    • Likidoak materia ote dira? Ba al dute masarik eta bolumenik?

1. esperimentua: Likido baten bolumena neurtzen dugu

MATERIALAK:
    • Ura
    • Probetaimages.jpg
HELBURUA: Likido batek (urak) bolumena duen, hau da, lekua okupatzen duen frogatzea

HIPOTESIAK:
    • Urak bolumena du, lekua okupatzen duIMG.jpg
    • Urak ez du bolumenik

EGIN BEHARREKOA (PAUSUZ-PAUSU)
    • Ura probetan bota
    • Begiratu zenbat cc dituen

ZER GERTATU DA?

ZEIN DA ONDORIOA?



2. esperimentua: Likido baten masa neurtzen dugu

MATERIALAK:
    • Ura
    • Balantza, bi erretilurekin
    • Likidoa pisatzeko erretilua (balantzan izango dituen bi bandeja)

HELBURUA: Likido batek, gure kasuan ura, masa duela frogatzeaFeb14-023.jpg

HIPOTESIAK:
    • Urak ez du masarik, ez du pisatzen
    • Urak masa du, pisua du

EGIN BEHARREKOA (PAUSUZ-PAUSU)
    • Ura balantzaren erretilu batean jarri, ezkerrekoan, adibidez.
    • Desorekatu denez, orekatu behar da
    • Balantzaren beste aldean, pisua jarri oreka mantentzeko
    • Orekan daudenean balantzaren alde biak, pisua zenbatu

ZER GERTATU DA?

ZEIN DA ONDORIOA?


ARTXIBO HAUEK DESKARGATU TXOKOETAN LANA EGITEKO:










3. JARDUERA: MATERIAREN OSAGAIAK

1. MATERIA mugimenduan dabiltzan partikulez osaturik dago. Molekulak dute izena.

2. Partikula horien artean ez dago ezer, hutsa, besterik.

3. Partikulek elkar erakartzen dute.

4.- Partikula horik espazioan modu desberdinean antolatzen dira eta horren arabera, materia bera 3 egoera desberdinetan aurki dezakegu:

EGOERA SOLIDOAN
EGOERA LIKIDOAN
GAS EGOERAN


486px-Agregazio-egoera_1.jpg



Aztertu irudiak eta pentsatu zein da zein.


4. JARDUERA: MATERIAREN PROPIETATEAK

4.1 PROPIETATE EDO EZAUGARRI OROKORRAK: materia guztiek dituzten ezaugarriak.

Propietate orokorrak dira substantzia bat identifikatzeko baliorik ez dutenak. Propietate orokorrak ezin dira bereiztu. Hau dela eta, Masa, bolumena eta gorputzen tenperatura dira propietate orokorrak. Hauek gorputz guztietan daude.

Substantzia guztiek bolumen bat edo beste okupatzen dute, masa daukate eta tenperatura zehatz bat izaten dute; magnitude hauen arabera, ezin dugu substantzia desberdinak bereiztu eta identifikatu.

BERAZ, 3 HITZ GARRANTZITSU:

BOLUMENA, MASA ETA TENPERATURA


MASA

Materia kantitatea da. Kilogramotan (Kg) eta gramotan (g) neurtzen da. Horretarako BALANTZA izeneko tresna erabiltzen da.
Kontuz!!! masa eta pisua EZ DIRA gauza bera.











Erosketak egitera goazela, pisuaz hitz egiten dugu (—“Zenbat pisatzen du legatz honek?”— “Gutxi gorabehera, 1,5 kg”; “Eman, mesedez, 200 g urdaiazpiko”…).
Baina Fisikaren ikuspuntutik, hori ez da zuzena: masari buruzko datuak aipatzen ari gara, kg-tan, g-tan… neurturiko datuak.

Gogoratu masa unitatea kilogramoa dela; pisua, aldiz, Lurrak gorputzei egindako erakarpen-indarra da, eta, hura neurtzeko, ez dira kilogramoa edo gramoa erabiltzen, beste unitate batzuk baino.


BOLUMENA

Unibertsoko gorputz guztiek beteko dute espazio bat eta jakina, inoiz ezin elkartuko dira bi gorputz espazio berberan. Bat dagoen lekuan hori baino ez da sartuko.

Esan dezakegu bolumena materia kantitate batek hartzen duen espazioa dela.

Masa neurtzeko balantza erabiltzen den bezala, bolumena neurtzeko ontziak behar dira. Ontziei buruz ari garenean, edukiera terminoa erabiltzen da. Bolumenaren nazioarteko unitatea metro kubikoa da, hau da, m3, . Honek zer esan nahi du? Ba, hiru neurri hartzen direla kontutan, zabalera, altuera eta sakonera. Hiru dimentsiotako neruuria dela esan dezakegu hortaz.
Beste neurri batzuk ere, litroa (l) kasu edo mililitroa (ml), oso erabiliak dira, batez ere ontzien edukierari dagokionean.
img_auto_14.png





TENPERATURA

Gorputz batek duen berotasun gradua da.
Neurtzeko termometroak erabiltzen dira eta neurri edo magnitude desberdinak daude: celsius (centigradoak), fahrenheith eta kelvin.
Guk ezagutzen ditugun termometroak Celsius unitatea erabiltzen dute.
Tenperaturaren eraginez aldatuko da materiaren egoera, hau da, honen arebara materia solido egoeran, likido egoeran edo gas egoeran aukituko dugu.





3.1 PROPIETATE EDO EZAUGARRI ESPEZIFIKOAK: bereziki materia bakoitzak dituenak.


Fusio-puntuaDentsitateaIrakite-puntuaGogortasunaBiskositatea edo likatasunaHauskortasunaErregaitasunaDisolbagarritasuna (uretan)Eroankortasun elektrikoaElastizitatea
Propietate espezifikoek bereizten dituzte materia batzuk eta besteengandik.
Irudi honek ulertzen lagunduko dizu:

external image materiaren-propietateak-2013-4-638.jpg?cb=1378445382


4. JARDUERA: DENTSITATEA


Kilo 1 ur pisatzen badugu eta 5 kilo oliora isurtzen badugu, zein likido geratuko da gainean eta zein azpian? Zergatik?

Galdera honi erantzun zuzena eman ahal izateko, hainbat esperimentu egin daitezke.

1. esperimentua: zein hondoratzen da? Zein ur-gaineratzen da?

MATERIALAK:
  • Ura
  • Olioa
  • Alkohola
  • Kolorantea
  • Probeta
  • Lan koadernoa

HELBURUA: zer materia hondoratzen den eta zein gaineratzen den konprobatzea.
Hipotesiak adierazi, zer gertatuko den aurreikusteko.

PROZEDURA (EGIN BEHARREKOA PAUSUZ-PAUSU)
  • Probetan likidoak isuri, nahi den ordenean.
  • Behin bota ondoren, itxaron pixka bat.
  • Likidoak nola "ordenatzen" diren aztertu

ZEIN DA ONDORIOA? Zer gertatu da?

Zientzialarien koadernoan bildu behar dugu esperimentuan landutakoa. Posible bada, irudia, ere, adierazi behar da.


  • Orain beste material batzuekin probatu behar da: apar-harria, zura, burdinazko iltzea eta poliespan.

MATERIALAK:
  • Ura
  • Olioa
  • Alkohola
  • Kolorantea
  • Probeta
  • Apar-harria
  • Zura
  • Burdinazko iltzea
  • Poliespan

HELBURUA: zer materia hondoratzen den eta zein gaineratzen den konprobatzea.
Hipotesiak adierazi, zer gertatuko den aurreikusteko.

PROZEDURA (EGIN BEHARREKOA PAUSUZ-PAUSU)
  • Likidoak isuri digutun probetan, aipatutako materia desberdinak, banan-banan, sartu.
  • Sartu ondoren, minutu batzuk itxaron eta materia bakoitzarekin zer gertatzen den aztertu
  • Prozesua bukatu eta gero, ondorioak atera.


  • ZEIN DA ONDORIOA? Zer gertatu da?

Zientzialarien koadernoan bildu behar dugu esperimentuan landutakoa. Posible bada, irudia, ere, adierazi behar da.

Ba al daude material batzuk besteak baino dentsoagoak direnak? Zeintzuk? Nola konportatzen da bakoitza?

ZUEN USTEZ, ZER DA DENTSITATEA?



2. esperimentua: zer egin arrautzak flota dezan?


MATERIALAK:
  • Edalontzia
  • Ura
  • Arrautza
  • Lan koadernoa

HELBURUA: arrautzak flotatzen duen ala ez konprobatzea
Hipotesiak adierazi, zer gertatuko den aurreikusteko: arrautza hondoratuko al da? Ez al da hondoratuko?

PROZEDURA (EGIN BEHARREKOA PAUSUZ-PAUSU)
  • Urez betetako edalontzi batean arrautza sartu

arrautza1.jpg

ZEIN DA ONDORIOA? Zer gertatu da?

Esperimentua errepikatuko dugu aldaketa batzuekin

MATERIALAK:
  • 3 edalontzi
  • Ura
  • Arrautza (3 arrautzarekin egin daiteke)
  • Gatza
  • Koilaraarrautza 2.jpg

HIPOTESIAK: eta orain, zer gertatuko ote da?

PROZEDURA (EGIN BEHARREKOA PAUSUZ-PAUSU)
  • Bete ezazue bi edalontzi urez.
  • Horietako batean, gatz asko bota.
  • Irabiatu gatza koilaraz, ondo disolbatu dadin

Zer gertatu den ikusi ondoren, bukatu esperimentua.

  • Sartu arrautza hirugarren edalontzianarrautza 3.jpg
  • Arrautza urez estali
  • Jarraitu edalontzia ur gaziz betetzen.


ZEIN DA ONDORIOA lehenengo kasuan? Eta bigarrenean? Zer gertatu da?
Zergatik gertatu da hori?
Arrautzak flota dezake?


Zientzialarien koadernoan bildu behar dugu esperimentuan landutakoa. Posible bada, irudia, ere, adierazi behar da.




DENTSITATEA

Ikusi dugunez, gauzak ez dira pisuaren arabera uretan hondoratzen edo ur gainean geratzen, DENTSITATEAren arabera baizik. Orduan, zer da DENTSITATEA?

Gorputz baten MASA eta BOLUMENAREN arteko erlazioa da.
Gorputz baten dentsitatea jakiteko, ezagutu behar dugu, aldez aurretik, zein den bere MASA eta bere BOLUMENA.



3. esperimentua: nola kalkula daiteke materia ezberdinen masa, edukiera eta dentsitatea?

MATERIALAK:
  • BalantzaEdukiera neurtzeko ontzia (probeta)
  • Ura
  • Materialak: burdinazko iltzea, kobrea, olioa, alkohola, harria, zura, poliespan...d.jpg
  • Lan koadernoa

HIPOTESIAK: Zer gertatuko ote da?

PROZEDURA
    • Bikoteka, material ezberdinen masa neurtu behar duzue balantzan eta emango zaizuen fitxan, emaitza g-tan idatzi.
    • Bolumena neurtzeko, ontzia, probeta, urez betea egon behar da, neurri jakin bat arte.
    • Material solidoa probetan sartu eta ura zenbat igotzen den kalkulatu behar da.
    • Likidoen kasuan, edukiera ontziaren bidez, hau da, probetaren bidez, zenbat ml markatzen duen fitxan idatzi.
    • Ondoren, jasotako bi datuak elkartuko dituzue DENTSITATEA lortuz. Zenbat gramo /cm3 batean. D= M/B (zatiketa baten bidez).
    • Azkenik, materia ezberdinak ordenatu, bere dentsitatea kontuan harturik.

ZEIN DA ONDORIOA?

Datuak osatzeko fitxa

Deskargatzeko artxiboak:








LOTURA INTERESGARRIAK DENTSITATE KONTZEPTUAN SAKONTZEKO

1. Itsaso hilik
2. Itsas ontzia dentsitatea
3. Amazing 9 Layer Density Tower - Sick Science! #012



4. esperimentua: Itsasontzi hondoratua. Nola flotatzen du itsasontzi batek?

MATERIALAK
  • Neurri bereko 2 aluminio-paper
  • Iturriko ura
  • Plastikozko 2 katilu

HIPOTESIA: zer gertatuko ote da?

PROZEDURA:
  • Hartu aluminio-paper bi zati berdin
  • Hasteko, egin aluminio-paper batez itsasontzi bat, alboak dituena.
  • Egin pilota bat beste paperaz.
  • Bete plastikozko katiluak iturriko urez, hiru laurden inguru
  • Jarri aluminiozko pieza bakoitza katilu batean.


ZEIN DA ONDORIOA? Besteekin aldenduz, ba al da esperimentu honetan elementu berriren bat? Zeinek flotatzen du? Zergatik?


**JOLASTU ON LINE!**




5. JARDUERA: MATERIAREN EGOERAK ETA ALDAKETAK
    • Materiaren egoerak













Materiak lau egoera izan ditzake: solidoa, likidoa, gasa eta plasma. Maila honetan hasierako hiruak landuko ditugu. Plasma egoera beste baterako utziko dugu
Egoera fisikoa
SOLIDOA
LIKIDOA
GASA
Propietateak
Forma konstantea

Bolumen konstantea (tenperatura aldatzen ez den bitartean)

Ez dira hedatzen (tenperatura aldatzen ez bada)

Ez dira konprimitzen.
Forma aldakorra

Bolumen konstantea( tenperatura aldatzen ez den bitartean)

Ez dira hedatzen (tenperatura aldatzen ez denean).

Nekez konprimitzen dira.
Forma aldakorra (ontziarena hartzen dute)

Bolumen guztia okupatzen dute, berez.

Hedatzn dira.

Konprimitzen dira.
Adibideak
Izotza, burnia, marmola
Ura, alkohola, amoniakoa ..
Ur-lurruna, oxigenoa ...

ff.gif22.jpg
















Egin frogak ondorengo simulagailuan:






6. JARDUERA: MATERIAREN ALDAKETA FISIKO ETA KIMIKOAK

-Aldaketa kimikoak: Substantziak aldatzen dira baina ezin dira berreskuratu ( egurra+sua). Eraldaketa hauei erreakzio kimiko esaten zaie

Nahasteak aztertzeko egindako esperimentuetan ikusi dugu materia, askotan, ez dela aldatzen. Ura eta lurruna substantzia berbera dira nahiz egoeraz aldatu eta azukrea disolbatzen dugunean, itxura aldatu egiten zaio, baina substantzia ez: kristalizatzen denean, azukrea berreskuratzen dugu. Aldaketa horiek guztiak aldaketa fisikoak diraAldaketa kimikoetan, ordea, substantziaren izaera aldatu egiten da; hau da: aldaketa fisikoetan nahasteetako osagaiak berreskuratu genitzakeen, aldaketa kimikoetan hori ezinezkoa da
Papera erretzen dugunean, sortzen diren errautsetatik ezin da berriro papera lortu. Materiak aldaketa kimikoa (erreazkio kimikoa) izan duelako.
external image Erreakzio%2Bkimikoa.jpg
Iturria: ADURTZA. Gora 6. maila!

Aldaketa fisikoak: Substantziak aldatzen dira baina berreskura daitezke (gatza+ura)
Materiaren aldaketak eta nahasteak ikertzen aritu gara, eta orain arte ikusi ditugun aldaketa guztiak (sublimazioa, solidotzea, lurrunketa…) aldaketa fisikoak izan dira. Esan nahi dugu materiak berak ez duela oinarrizko aldaketarik izan, eta substantziak lehengoan jarraitu duela: nahastean gatza bazegoen, esaterako, gatza izaten jarraitzen du disolbatzen dugunean
external image Lurrunketa.jpg

Aldaketa kimIkoatan jatorrizko substantziak berreskuratu daitezkeela esan dugu, baina NOLA??????

Lehenik eta behin Substantzia zer den ongi ulertu behar dugu.

Substantzia: Edozein gauza osatzen duen materia da
Bi mota daude:

-Puruak: Substantzia bakar batez osatuak daude ( ura, urrea, kobrea ..)

-Nahasteak: Substantzia bat baino gehiagoz osaturik daude eta bi motatakoak izan daitezke, HOMOGENEOAK ETA HETEROGENEOAK.


    • NAHASTEEN BEREIZTE METODOAK

-Iragazketa
-Dekantazioa
-Magnetismoa
-Destilazioa
-Lurruntzea

Iragazketa (solido-likidora)
Prozesu honen bidez, solido disolbaezina eta likido bat banantzen dira.
Likidoa material porotsuan zehar pasatzen da. Kontuan hartu beha da, beti, poroek partikula solidoak eta tamaina txikiagoa izan behar dutela.

Iragazketa (solido- solidora)
Tamaina desberdineko partilula solidoak banantzeko erabiltzen da. Bahearen sarearen tamaina egokitu behar dugu kasu bakoitzean, partikulen diametroarekiko.

Dekantazioa
Dentsitate desberdineko bi likido nahastezin banantzeko metodoa da. Olioa eta ura, adibidez. Prozesu honetan inbutu edo txurrutel berezi bat erabiltzen da: dekantazio-enbutua.

Magnetismoa
Bi solido banantzeko metodoa da. Bietako bat ez da erakarria izango eremu magnetiko batean, baina bestea bai.

Destilazioa
Irakite puntu desberdina duten bi likidoak banantzeko metodoa da.

Kristalizazioa (lurrinketaren bitartez)
Uretan disolbaturiko solidoak banantzeko metodoa da. Ura lurrinduz, solutua solidotzen da, askotan solido kristalino bezala.

(Esperimentuak egiten bereiztuko dituzue)



lotura


BERRIKUSKETA:

    • ZER ULERTU DUZU?
    • ULERTU DUZUNA ZENBAT DEN IKUSTEKO ERANTZUN GALDERA HAUEI ZURE KOADERNOAN

    • ZEINTZUK DIRA ALDAKETA FISIKO MOTAK?
    • ZER NOLAKO ERAGINA DUTE ALDAKETA FISIKO HORIEK MATERIAN?
    • ZER ERAGINA DUTE ALDAKETA KIMIKOEK MATERIAN?
    • ALDENDU ALDAKETA FISIKOEK ETA KIMIKOEK DUTEN ERAGINA ETA ONDORIOAK ETA IDATZI TESTU TXIKI BAT

DENA BUKATZEKO EGIN EZAZU EBALUAZIOA. ZER MODUZ ATERA ZAIZU?


TXOSTEN ZIENTIFIKOA IDATZI

Orain, Ikasitakoa dokumentu batean bildu beharko duzu: TXOSTEN ZIENTIFIKOA
Bertan materiari buruz landutakoa eta horrekin egin dituzuen esperimento zientifikoak bildu beharko dituzue.

Horretarako hemen duzu Legardako 6. mailako neska-mutilek egindakoa. Aztertu eta ikusi.



























IRAKURRI TXOSTEN ZIENTIFIKO HAU, 6. MAILAKO LAGUN BATZUEK EGINA.





























IKUSI ETA IKASI. Egin ezazu klik irudian ikusteko, IKASTEKO edo BERRIKUSTEKO.

materia2.jpg
es-eu_2011090633_2230106.png
materia2.jpg

ALDAKETA KIMIKOAK
materia2.jpg

ALDAKETA FISIKOAK





SAKONTZEKO:
HAINBAT KONTZEPTUTAN SAKONDU NAHI BADUZU, JUNTA DE ANDALUCÍAN, AVERROES PROIEKTUAN PRESTATU DUTEN AURKEZPEN HAU IKUS DAITEKE. GAZTELERAZ DAGO BAINA IZUGARRI INTERESGARRIA. KLIKATU GAINEAN IKUSI AHAL IZATEKO. DENA ULERTU AL DUZU?
materia_poe.jpg



Oinarrizko kontzeptu batzuk zer diren jakin behar duzu esperimentuak egiteko. Ikusi duzun informazioan ikasi duzu zer den
MASA, DENTSITATEA, BOLUMENA ETA SUBSTANTZIAK NAHASTEA.


DENA ULERTU BADUZU, ESPERIMENTATZEKO ORDUA IRITSI DA.
ESPERIMENTUAK WIKI HONETAKO "GELAKO ESPERIMENTUAK" ORRIALDEAN AURKITUKO DITUZU. SARTZEKO KLIKATU AHAL DUZU MENUAN ORRIALDEAREN IZENAREN GAINEAN EDO SARTU HEMENDIK.

EA ATERATZEN ZAIZKIZUEN! ZORTE ON!